Freskagarri poto bat hartu eta garbitu. Potoaren azalean hatz-aztarnak ezarri eta krimenaren eszenatokian utzi.
Ikasleek “Laborategi” atalean deskribatu diren teknikak erabiliko dituzte hatz-aztarnak jakinarazteko eta susmagarriarenekin konparatu, hauek “Hatz-aztarnak eta DNA-ren erregistroan” eskuragarri daude.
2. Ebidentzia
Plastikozko erloju uhala
Erloju uhal zati bat edo plastikozko eskumuturrekoa krimenaren eszenatokian uzten da. Ikasleek “Laborategi” atalean deskribatu diren teknikak erabiliz dentsitatea kalkulatu eta plastiko ezberdinen dentsitateekin konparatuko dituzte, baita egindako ikerketan susmagarriari konfiskatu zaion uhalaren beste zatia ere.
Krimenaren eszenatokian oihal zati bat ezartzen da. Ikasleek jaso eta “Laborategi” atalean deskribatu diren zuntzen analisi teknikak erabiliz bere konposaketa zehaztuko dute. Ezagunak diren zuntz ezberdinak erabiliz, krimenaren eszenatokian jasotako oihalaren konposaketa identifikatu behar dute.
5. Ebidentzia
Hatz-aztarnak leiho batean
Krimenaren eszenatokian pertsona baten atzamar ezberdinen hatz-aztarnak leiho batean estanpatu.
“Laborategi” atalean deskribatu diren teknikak erabiliz, ikasleek hatz-aztarnak errebelatu eta gero susmagarriarenekin “Hatz-aztarnak eta DNA-ren erregistro” atalean daudenekin konparatuko dituzte.
6. eta 7. Ebidentziak
Zapata oinatzak eta lurzorua
Krimenaren eszenatokian 100g lur zoruan ezarri eta zapata oinatza uzteko bota batekin zapaldu. Ikasleek zapata oinatzaren argazki bat atera eta susmagarriak zeraman botaren zolarekin konparatu beharko dute.
Ikasleek lurzorua jaso eta “Laborategi” atalean deskribatu diren teknikekin aztertu beharko dute. Lurzoru lagin ezberdin bakoitzak krimenaren eszenatokian posiblea den sarbide puntua adierazten du. 1etik 5era arte etiketatu eta krimenaren eszenatokiko mapa batean 5 puntuekin bat etorri beharko dira. Ikasleek konparatzen dituzte eta susmagarria krimenaren eszenatokian nondik sartu zen erabakiko dute.
8. Ebidentzia
Ileak
Krimenaren eszenatokian 1 edo 2 ile ezarri ikasleek jaso eta laborategian “Laborategi” atalean deskribatu diren teknikekin aztertu. Ilearen profil genetikoa konparatu beharko dute, hemen kontsultatu ahal da eta polizia datu-basean, “Hatz-aztarnak eta DNA-ren erregistro” atalean daudenekin konparatu.
9. Ebidentzia
Odol sintetiko tantak
Odol tantak.
Ikasleek luminol-a erabiliz, “Laborategi” atalean deskribatu den prozedura jarraituz odol tanten presentzia detektatzen dute. Behin aztertuz gero, isipu batekin ebidentzia jaso eta saio-hodi batean kokatzen dute. Gero odolaren DNA konparatu, hemen kontsultatu ahal da, polizia datu-basean, “Hatz-aztarnak eta DNA-ren erregistro” atalean erregistratuta dagoen DNA-rekin konparatu.
10. Ebidentzia
Medikamentu farmazeutikoak
Laginak: azetaminofenoa (parazetamol), aspirina, klorfeniramina, difenhidramina eta ibuprofenoa.