Ordenantzak

Nazioarteko banda batek lapurreta egin du Itsasmuseum-en. Bilboko Itsas Museoko bilduma iraunkorrean ikusgai zegoen Ordenantzen liburu historikoa hartu dute.

Historia

Bilbok hiri-gutuna, eta hortaz hiribildu-izaera, 1300ean lortu zuen, jada existitzen zen «Bilboko portuaren» gainean. Beraz, hiria izan aurretik portua izan zen.

Merkataritza-portu horretatik, batez ere, Gaztelako artilea eta Bizkaiko burdina ateratzen zen Europako iparralderantz, eta handik produktu manufakturatuak etortzen ziren, penintsula osoan barrena birbanatzen zirenak.

1511n Bilboko Kontsulatua sortu zen, eta horren izen osoa «Consulado, casa de Contratación y Juzgado de los hombres de negocio del mar y tierra y Universidad de Bilbao» zen. Instituzio hori oso garrantzitsua izan zen hiribilduaren garapenean; izan ere, merkataritzari, nabigazioari, itsasadarra kanalizatzeko obrei, jurisdikzioari, eta abarri buruzko guztiaz arduratzen zen.

1829an Kontsulatua desagertu zenean, bere eginkizunak Portu eta Itsasadarraren Obren Juntaren eta geroago sortu zen Merkataritza Ganberaren ardura izatera igaro ziren.

Besteak beste, Ordenantzak izeneko araudiaren bidez merkataritza-trafikoa erregulatzeko eginkizuna zuen. Ordenantzen lehenengo edizioa 1531koa da, eta gailurra 1737an jo zuen. Azken edizio hori zen museoan ikusgai zegoena. Merkataritza-zuzenbidearen bilduma da, oso ondo egina. Izan ere, Kontsulatua desagertu zenean, Espainiako Merkataritzako Arautegiaren oinarri bihurtu zen, baita Filipinak eta Hego Amerikako hainbat herrialdetakoena ere.

Aurrekariak

Kontsulatuaren Ordenantzak

Kontsulatuak bere ordenantza propioak idazteko pribilegioa izan zuen, eta, behin Erregeak onetsita, derrigorrezkoak ziren jurisdikzioaren pean zeuden guztientzat. Bertan, haren eskumeneko alor guztiak arautzen ziren: merkataritza, nabigazioa, justizia, karguak hautatzea, etab. Araudia garatzen eta hobetzen joan zen denborak aurrera egin ahala.

Ordenantza berriak

1737ko Ordenantza Berriak prozesuaren gorengo maila izan ziren. Garai hartan, Europa eta Amerikan merkataritzako eragin handieneko arau-kodeetako bat izan zen. Hain handia zen Ordenantzen prestigioa, non Filipinak eta Latinoamerikako hemeretzi errepublikek beren lurraldeetan aplikatu zituzten. Gainera, Espainiako Merkataritzarako Kode berria sortzeko iturri gisa erabili ziren. Kode hori 1892an argitaratu zenean, Kontsulatua eta haren ordenantzak indargabetu egin ziren.

Aurreko edizioak

29.04.2022

28.09.2021

4.10.2022

26.10.2022

6.06.2023

30.10.2023