I-2-1 PROZEDURA: LURZORUAREN KOLOREA BEHATU ETA SAILKATU | 44. ORRIALDEA |
I-3-1 PROZEDURA: LURZORUAREN LAGINAK ANPLIFIKAZIOAREN BIDEZ AZTERTU | 57. ORRIALDEA |
I-2-3: PROZEDURA: LURZORUAREN DENTSITATEA ZEHAZTU | 46. ORRIALDEA |
I-2-3: PROZEDURA: LURZORUAREN SEDIMENTAZIOA ZEHAZTU | 48. ORRIALDEA |
Lurraren Azterketa
Zer behar duzu
|
|
Esperimentazio gida
LURZORUAREN KOLOREA BEHATU ETA SAILKATU
1. Kokatu zure erreakzio plaka orri zuri batean, eta ilara batean zure lagin zatiekin goraino bete.
2. Laginaren kolorea konparatu beste lurzoru laginekin eta gertuena zure laborategi koadernoan erregistratu.
3. Erreakzio plakan ezagunak diren laginekin 5 putzu ondoko ilaran bete, ezaguna den lagina zein putzutan dagoen kontuan izanda.
4. Baita egungo argiaren azpian ere, konparatu Ezaguna #1 (K1) eztabaidatzen den laginarekin (Q1), aldiberekotasunak zehazteko ezezaguna den laginarekin. Deskribapen laburra zure laborategi koadernoan erregistratu, adibidez, “aldiberekotasuna”, “hurbileko aldiberekotasuna” edo “ez dator bat”.
5. Errepikatu 4. pausua K2tik K5era arte eta zure oharrak laborategi koadernoan erregistratu.
LURZORUAREN LAGINAK ANPLIFIKAZIOAREN BIDEZ AZTERTU
1. Oraindik egin ez baduzu, zipriztin aurkako betaurrekoak, eskularruak eta babesteko arropa jarri. (Laborategi saio honetan, segurtasun elementu hauen helburua laginetatik babestea baino, hauek zugandik babestea da. Forentse- teknikariek eta zientzialariek, laginak ez kutsatzeko, beti babesteko ekipamenduak erabiltzen dituzte).
2. 6 porta etiketatu, Q1 eta K1etik K5era arte, lurzoru laginen kantitate txikiak portetara transferitu. Guztiz betetzea ez da beharrezkoa. Porta bakoitzean partikula geruza bakar batekin nahiko da.
3. Lagin bakoitzak lupa edo mikroskopio- estereoskopiko batekin aztertu. Batzuetan, laginen arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak, askoz hobeto ikusten dira handipen txikiko lupa batekin.
4. Konposatu mikroskopioa 40 aldiz handituta, lurzoru lagina aztertu. Ohar zehatzak zure laborategi koadernoan erregistratu.
LURZORUAREN DENTSITATEA ZEHAZTU
1. Hartu lagin sikua eta 50g inguru pisatu, masa zure laborategi koadernoan erregistratu.
2. 100ml zilindro graduatua urarekin bete, 50ml bakarrik, horretarako erabili eta botatzeko pipeta usatu, tantaka bete 50ml inguru. Hasierako bolumena zure laborategi ordenagailu eramangarrian zehatz- mehatz jaso.
3. Orri tolestu batekin, pisatu duzun lagina zilindro graduatura arretaz transferitu. Kontuz ibili, likido maila gainetik lagina zilindroko hormetara ahalik eta gutxien itsatsi behar da. Zure helburua lur guztia likidoan urperatuta egotea da. Likido azpitik aire burbuilak egonez gero, zilindroa ukitu edo irabiatzeko hagaxka ezabatzeko erabili.
4. Likido berriaren bolumena zehatz- mehatz zehaztu eta zure laborategi koadernoan erregistratu.
5. Hasierako bolumenari amaierako bolumena kendu eta horrela laginagatik desplazatu den bolumena jakingo duzue. Adibidez, hasiera batean zilindro graduatuak 50.4ml zituen eta amaierako bolumena 84.2ml-koa zen, desplazatu den bolumena kalkulatu: 84.2 – 50.4 = 33.8ml. Desplazatu den bolumena zure laborategi koadernoan erregistratu.
6. Laginaren masa desplazatu den bolumenaz zatitu, laginaren dentsitatea g/ml-tan zehaztu. Adibidez, laginaren masa 50.39g zen eta desplazatu den bolumena 33.8ml, laginaren dentsitatea kalkulatu, 50.39g / 33.8ml = 1.49 g/ml. Balio hau zure laborategi koadernoan erregistratu.
7. Ezagunak diren lagin bakoitzarekin 1etik 6ra arteko pausuak errepikatu. Zalantzan jarri duzun lagina konparatu eta ezagunak diren laginen arteko dentsitate balioa, antzekotasunak dituzten ala ez zehazteko.
LURZORUAREN SEDIMENTAZIOA ZEHAZTU
1. 6 saio-hodi etiketatu, Q1 eta K1etik K5era arte.
2. Lurzoru lagina Q1 hodira transferitu, hodia laurden bat inguru beteta egon arte. Lurzoru lagina finkatzeko hodia leunki astindu.
3. Q1 hodia ur korrontearekin ertzetik zentimetro batera inguru bete.
4. Astindu hodia, lurra likidoan zintzilikatuta geratuko da eta segidan zure laborategi koadernoan hasierako ordua idatzi. Hodia saio-hodientzako euskarrian berriro jarri eta lurra zelan finkatzen den behatu.
5. Lurra guztiz finkatuta agertzen denean, zure laborategi koadernoan amaierako denbora erregistratu.
6. Hasierako denborari amaierako denbora kendu eta horrela laginak guztiz finkatzeko zenbat denbora eman duen zehaztuko duzu. Igarotako denbora zure laborategi koadernoan erregistratu.
7. K1etik K5era arteko laginekin 2tik 6ra arteko pausuak errepikatu. Nahiz eta lehenengo hodian sedimentazioa ia osatu, hodi batzuekin edo guztiekin hasteko denbora izango duzu.
8. Eztabaidan jarri duzun lagina eta ezagunak diren laginen arteko sedimentazio denborak konparatu, honela euren arteko sendotasuna zehaz dezakezu.
Ilearen Azterketa
Zer behar duzu
- Buru- azaleko giza ilea
- Babesteko betaurrekoak
- Pintzak
- Eskularruak
- Mikroskopioa (40X, 100X eta 400X)
- Estalkiak
- Transferentzia orriak
Esperimentazio gida
II-2-3 PROZEDURA: BURU- AZALEKO GIZA ILEAREN AZTERKETA MIKROSKOPIKOA | 89. ORRIALDEA |
DNA ATERA, ISOLATU ETA BISTARATU. Lab-XI-3 | 387. ORRIALDEA |
DNAREN AZTERKETA ELEKTROFORESIAREN BIDEZ. Lab-XI-4 | 393. ORRIALDEA |
II-2-3 PROZEDURA: BURU- AZALEKO GIZA ILEAREN AZTERKETA MIKROSKOPIKOA
1. Ile lagina mikroskopioan jarri eta 100X-tan aztertu. Zure behaketak laborategi koadernoan erregistratu.
2. Lupa 400X-tara handitu eta ilearen barruko egitura fina aztertu, baliteke 100X-tan detaileren bat ez ikustea.
3. Beharrezko ekipamendua izanez gero, gutxienez, ile laginaren hiru irudi hartu: proximal muturra, distal muturra eta funtsezko gorputza. Irudi bakoitzeko irudi- artxibo izenaz, lagin zenbakia barne, detaileak erregistratu.
Zuntzen Azterketa
Zer behar duzu
|
|
|
Esperimentazio gida
II-7-2 PROZEDURA: EHUN ETA ZUNTZEN AZTERKETA MIKROSKOPIKOA | 130. ORRIALDEA |
II-6-2 PROZEDURA: ZUNTZ LAGINAK ERRETZEAN EGIN BEHARREKO AZTERKETA | 111. ORRIALDEA |
EHUN ETA ZUNTZEN AZTERKETA MIKROSKOPIKOA
1. Mikroskopio porta bat lagin deskribapen batekin izendatu.
2. Zuntza portan arretaz jarri, gero lagin gainean estalki bat jarri eta presioa egin.
3. Lagina mikroskopioaren platinan jarri eta 100X-tan aztertu, mutur batetik bestera landuz. Berdin da, proximal edo distal muturretik hasten bazara, baina kontziente izan. Zure oharrak laborategi koadernoan erregistratu.
4. Anplifikazioa 400X-tara handitu eta zuntzaren barruko egitura fina aztertu, 100X-tan ikusgai ez ziren detaileak behatuz.
5. Zuntz lagin bakoitzeko 1etik 4ra arteko pausuak errepikatu.
ZUNTZ LAGINAK ERRETZEAN EGIN BEHARREKO AZTERKETA
1. Oraindik egin ez baduzu, betaurrekoak, eskularruak eta babesteko arropa jarri.
2. Pintzekin zuntz bat hartu. Zuntzak erretzean usain sendoa du eta aztertzaile trebatu batentzat bereizgarria izan ahal da.
3. Erregailua edo pizgailua piztu eta zuntza sugarrera ondoratu, baina kontaktuan egon ez dadin. Zuntza pizten da? biribilkatzen da? edo desegiten da? 4. Zure laborategi koadernoan oharrak taula batean idatzi. Sugarrarekin zuntzaren muturra ukitu. Zuntza segidan pizten da? poliki? edo ez da pizten? 5. Soilik desegiten da edo ez dago ageriko aldaketarik? Erretzen bada, azkar edo poliki erretzen da? leunki edo txinkak ateratzen dira? Zure laborategi koadernoan oharrak taulan idatzi.
6. Zuntza sugarratik baztertu. Erretzen edo amatatzen da? Erretzen jarraitzen badu, sugar ireki bat dago edo mutur distiratsu batekin erretzen da? Zure laborategi koadernoan oharrak taulan idatzi.
Ezaguna den zuntz bakoitzeko (zelulosa, kotoia, poliester eta artilea) 2tik 5era arteko pausuak errepikatu.
7. Zure laborategi koadernoan oharrak idatzi. Zure emaitzak ezagunak diren laginekin konparatzean, ezezaguna den laginan zer ehun mota agertzen den identifikatzen saiatu.
Zuntz | Desegiten da? | Biribilkatzen da? | Erretzen da? | Amatatzen da? | Hondakinak |
Zelulosa | |||||
Kotoia | |||||
Poliester | |||||
Artilea |
Plastikoen Azterketa
Dentsitatea desplazamenduagatik zehaztu
1. Balantzaren erretiluan pisatzeko paper zuri bat jarri. Zure plastikozko lehen lagina pisatu eta balantzan agertzen den masa zure laborategi koadernoan erregistratu.
2. 10ml zilindro graduatuan 5ml ur inguru transferitu, horretarako pipeta bat erabili. Hasierako bolumena zure laborategi ordenagailu eramangarrian zehatz- mehatz erregistratu.
3. Lagina zilindro graduatuan arretaz gehitu, lagin guztia zilindrora transferitu eta lagina likidoan guztiz urperatuta dagoen egiaztatu beharko duzu. Amaierako bolumena zure laborategi koadernoan zehatz- mehatz erregistratu.
4. Hasierako bolumenari amaierako bolumena kendu eta honela desplazatu den bolumena lortuko duzu, zure laborategi koadernoan sartu.
5. Laginaren dentsitatea zehazteko, laginaren masa desplazatu den bolumenarekin zatitu eta balioa zure laborategi koadernoan sartu.
6. Zalantzan jartzen dituzun laginak eta ezagunak diren plastiko lagin bakoitzarekin errepikatu 1etik 5era arteko pausuak.
Hatz-markak Errebelatuz
Esperimentazio gida
IV-1-1 PROZEDURA: HATZ-MARKAK BERRESKURATUZ | 178. ORRIALDEA | IV-1-2 PROZEDURA: HATZ-MARKEN ALTXAKETA | 179. ORRIALDEA |
HATZ-MARKAK BERRESKURATUZ
1. Eskularruak erabiliz eta eztabaidan jartzen duzun objektua ertzetatik manipulatuz edo beharrezkoa den moduan, hatz-marka ez hondatzeko, objektua argiztapen zeihar batekin, idazmahaiko lanparatik edo beste norabidezko argi iturri batetik begiratu. Zure oharrak laborategi koadernoan erregistratu, eta argiztapen zeiharrarekin agerian jartzen diren arrastoen kokapen hurbildua begiratu.
2. Objektua azal laua eta garbi batean kokatu, eztabaidan jarri duzun hatz-marken kokapenarekin eskuragarri. (Ez ahaztu eskularruak).
3. Hatz-markentzako iluna edo argia den hautsa aukeratu, azalaren kolorearekin kontraste hobea eragingo du.
4. Hauts kantitate txiki bat estalkira transferitu, edo hautsa dagoen potoan bertan lan egin. Zurdak hauts kantitate txikia gordetzeko eskuilaren zurdak, muturrak soilik, hautsan sartu. Eskuila leunki astindu, gehiegizko hautsa edukiontzira bueltatu.
5. Argi bizi baten azpian, zurdek azala ahalik eta gutxien ukituz, eskuila lan egingo duzun tokitik leunki pasatu, higidura zirkular eta birakaria erabiliz. Hautsa arinki ezartzen jarraitu, hatz-marka garatu arte, toki horretan arrastoak azalean agertzen diren heinean kontzentratuz. Beharrezkoa bada, eskuilan hauts gehiago gehitu, prozeduraren laugarren pausua erabiliz. Gailurrak agertzen direnean, euren norabidea jarraitzeko mugimenduaren norabidea aldatu. Hautsa, hatz-marka argi azaltzen denean, botatzeari utzi. Hasiberriek hatz-aztarnak gehiegi garatzen dituzte, horrek, normalean, detaileak edo hatz-aztarna osoa galtzea kausatzen du.
6. Gehiegizko hautsa kentzeko eskuila edo haizea emateko bulbo bat leunki erabili. (Gure ahoak putz egiteko eta gehiegizko hautsa kentzeko erabiltzen ditugu, baina hori ondo egon ez arren, onartzen dugu). Aire konprimatua erabil dezakezu, kontuz egiten baduzu, dena desagertu ez dezan, aire konprimatuaren pita hautseztatu izan den hatz-aztarnatik urrunegi mantendu. Kamera baduzu, agertu den hatz-aztarnari argazki bat atera.
HATZ-MARKEN ALTXAKETA
1. Hobeto garatu den hatz-aztarna aukeratu. (Altxatu baino lehen, ahal den neurrian, hatz-aztarnaren argazki bat atera, istripuak gertaten dira eta).
2. Eskularruekin, zinta-biribilkian libre dagoen muturra altxatu eta leunki tiratu, 6tik 7,5 zentimetrotara, (2.5etik 3”tara). Ez ukitu zinta itsasgarriaren azala ezta moztu ere.
3. Azalarekin kontaktuan jartzeko, hatz-aztarnatik hautseztatu izan den zati gertuen 5-6 zentimetrotatik hasiz, zintan libre dagoen muturra sakatu. Zinta azalera sendo atxikitzen dela ziurtatu.
4. Libre dagoen muturretik hasita, zinta azal gainean arretaz sakatu, aire burbuilak harrapatuta geratzen ez direla ziurtatuz, horretarako zure hatzamarrak erabili.
5. Zinta azal gainean sakatzen jarraitu, gero eta gehiago beharrezkoa den heinean zabalduz, hatz-aztarna osoa zintarekin estali arte, hatz-aztarnatik 2 zentimetrotara.
6. Biribilkia euskarri bezala erabiliz, zinta azaletik mugimendu leunki batekin askatu. Zinta ez biribilkatzeko, zintaren mutur librean hatzamar bat jartzea baliagarria da.
7. Zintaren mutur librea, hatz-aztarna berreskuratzeko erabili zenuten hautsarekin kontraste egiten duen kolore batekin, transferentzia txartel baten ertzetara itsatsi. Libre dagoen muturra transferentzia txartelara sendo atxikitzen dela ziurtatu eta gero transferentzia txartelarekin kontaktuan jartzeko zinta arretaz sakatu, aire burbuilak saihestuz.
8. Biribilkiatik erabilitako zinta moztu eta transferentzia txartelarekin kontaktuan dagoen mutur librea sakatu. Transferentzia txartela bere inizialekin, data, ordua eta hatz-aztarna altxatua izan den objektutik etiketatu.
Odola Detektatuz
Luminol-a
1937ko artikulu batean, Walter Specht alemaniar kimikaria odola detekzio forentserako luminol-aren erabilera iradokitzen lehenengoa izan zen. Luminol soluzio akuosoa edo alkoholikoa eta oxidatzaile bat odolako hemoglobina osagaian presente dagoen burdinan katalizatua da egoera kitzikatu 3-aminoftalato-a (3-APA) batean ekoizteko. 3-APA-ren molekula kitzikatuak azkar bere oinarrizko egoerara bueltatzen dira, fotoiak igortzen, lumineszentzia urdin ahul bereizgarri bezala ikusgai dira (ez fluoreszentzia; burdin edo beste katalizatzaile baten aurrean, luminol-ak argi zuzena igortzen du). Luminol-a odolaren aurrean oso sentsiblea da, 100,000,000: 1, eta txosten batzuen arabera 1,000,000,000: 1 diluzio arte emaitza positiboak ekoiztuz. Azal bat sakon garbitzeak baita odolaz zikinduta dagoen azal batean margozteak ere, luminol-arekin froga positiboa ekoizteko askotan odol arrasto nahiko uzten du eta. Zoritxarrez, sentsibilitate altu hau selektibitate baxu batekin bat dator. Odola ez diren material ezberdinek, kobre eta beste metal batzuk barne, arropa eta elikagaientzako zuritzailea luminol froga positiboak botatzen dituzte, benetako odolatik ez dira eragindako emaitza positiboetatik bereizten. Odola ez diren fluido korporal gehienek, ez dute luminol-arekin erreakzionatzen.
Krimen eszenatoki batean luminol-a erabiltzen denean, lehenengo kamerak eta lumineszente markagailuak prestatzen dira, krimen eszenatokia iluntzen da eta gero odol orban egon ahal diren azal guztietan luminol soluzio ugaria botatzen da. Zipriztin patroiak aurkitzeko hormak lehenengo bustitzen dira, segidan sabaia baztertu izan diren patroiak, jarraian zorua, aztarnak, arraste markak eta abar detektatzeko. Luminol-a soluzio akuosoan gutxienez, ez suntsitzailea kontuan hartzen da.
Zer behar duzu
Balantzak Hidroxido Potasikoa H2O2 Ur destilatua |
Luminol-a Pipeta Odol sintetikoa Botila bat |
Esperimentazio gida
DNA ATERA, ISOLATU ETA BISTARATU. Lab-XI-3 | 387. ORRIALDE |
DNAREN AZTERKETA ELEKTROFORESIAREN BIDEZ. Lab-XI-4 | 393. ORRIALDE |
Prozedura
1. Hidroxido potasiko 2g pisatu eta ur destilatuan 35ml-tan disolbatu.
2. Luminol 0,3g pisatu eta soluziora gehitu.
3. H2O2 %3-a erabiliz 35ml gehitu.
4. Toki ilun batean, soluzioari odol sintetiko tanta bat gehitu. Odola bezala sailkatzen bada lumineszentzia ikusiko da.
DNA Comparation
Students compare Ikasleek krimenaren eszenatokian aurkitu eta bildu izan den odola DNA-ren profil genetikoa, DNA datu- basean susmagarriarenarekin konparatzen dute.
Hori egiteko, profil genetikoaren goiko partetik laugarren ilara, polizia datu- basean susmagarriaren DNA-rekin sailkatu beharko dute.
Medikamentuen Azterketa Forentsea
LAGIN FROGAK USTEZKO ERREAKTIBOEN KONTRA
1. Oraindik egin ez baduzu, zipriztin aurkako betaurrekoak, eskularruak eta babesteko arropa jarri.
2. Lagin bakoitzeko zotz garbi bat erabiliz, ezagunak eta zalantzan jartzen dituzun lagin bakoitzetik erreakzio plakan putzu banandu batera transferitu kantitate txiki bat. Erabili zalantzan jartzen dituzun bi laginak eta kit-ean emandako ezagunak diren 5 laginak, baita mahai-gatzak seigarrena bezala ezaguna izan ere. Kanpoko putzuak ezagunak diren laginentzat eta barrukoak zalantzan jartzen dituzun laginentzat erabili. Putzuen zenbakiak eta edukiak zure laborategi koadernoan erregistratu.
3. Erreakzio plaka argi bizi baten azpian jarri, hasierako ordua idatzi eta gero ezaguna den lehenengo putzura Marquis erreaktiboren 2 tanta transferitu. Putzuan ageri den hasierako kolorea zure laborategi koadernoan erregistratu, eta hurrengo 60 segundotan gertatzen den edozein kolore trantsizioa behatu eta erregistratu. Minutu bat pasa eta gero, putzuan ageri den “amaierako” kolorea zure laborategi koadernoan erregistratu.
4. Putzu bakoitzean ezaguna edo zalantzan jartzen dituzun laginentzat 3. pausua errepikatu. Puntu honetan, zalantzan jartzen dituzun bat edo bi entsegu sendo bezala ezagunak diren lagin bat edo gehiagorekin identifikatzea posiblea da.
5. Harraskan erreakzio plaka arretaz jarri eta prezipitazio ontziarekin edo antzeko ontzi batekin iturriko urez beteta putzuen edukiak leunki urpetu. Putzu guztien edukiak behin uretan pasatu eta diluituz gero, erreakzio plaka ur korrontearekin ondo garbitu eta guztiz sikatu. Harraska uretan ondo pasatzen dela ziurtatu.
6. Mandelin erreaktiboarekin 1etik 5era arteko pausuak errepikatu.
7. Scott erreaktiboarekin 1etik 5era arteko pausuak errepikatu.
8. Zalantzan jarri dituzun laginak identifika ditzakezu?
Scott erreaktiboa
Erreakzio graduko Tiozionato Kobaltoa 0,5g, 25ml ur destilatuan edo desionizatuan disolbatu.
Mandelin erreaktiboa
Erreakzio graduko Amonio metabanadatoa 0,1g, 10 ml %96tik %98ra arteko erreakzio graduko azido sulfuriko kontzentratuan disolbatu.
Marquis erreaktiboa
Erreakzio graduko azido sulfuriko kontzentratua 10ml, 0,25ml %37 (formalina) erreakzio graduko formaldehido soluziora gehitu.
Konposatu | Scott erreaktiboa | Mandelin erreaktiboa | Marquis erreaktiboa |
Parazetamol | |||
Aspirin | |||
Ibuprofen | |||
Difenhydramina | |||
Klorfeniramina | |||
Ezezagun |