Txostena

Ikerketa, idazketa, aurkikuntza intelektual eta sormenaren arloko trebetasunen garapena sustatzea du helburu.

Gehieneko hitzak

4000

Laburpena

Laburpenaren helburua ez da sarrera gisa erabiltzea, lanaren sinopsia aurkeztea baizik, eta, beraz, amaieran idatzi behar da. (300 hitz gehienez).

Sarrera

Ikertu den delitua testuinguruan kokatu daiteke, bai eta proiektua gauzatzean landu diren Steam hezkuntzako arloak ere. (400 hitz gehienez).

Erabilitako prozedurak

Ikerketa nola egin den, erabilitako prozedura eta metodoak eta ikerketarako behar diren materialak argi eta garbi deskribatzea. (1.500 hitz gehienez).

Analisia eta emaitzak

Atal honetan, lortutako emaitzak deskribatzen dira, argudio arrazoitu gisa, taulak, grafikoak eta irudiak erabiliz. (1.500 hitz gehienez).

Ondorioa

Azkenik, ondorioa. Argumentu argia, zehatza eta oinarri zientifikoa duena, sortu diren zailtasunak eta nola jorratu ziren islatzen duena. (300 hitz gehienez).

Bibliografia

Azken atal honetan, erabilitako web-orrien erreferentzia bibliografiko xehatuak eta ikerketa-lanean erabilitako aipuen iturri zehatzak islatzen dira.

Gaitasun Zientifikoa

Irakasleek ebaluatuko dituzte gaitasun zientifikoa, frogatu izanik haien ikastetxeko ikasleek:

– Erabiltzen dituzten biologia, geologia, fisika eta kimikazko ezaupideak ikerketaren ikuspegitik.
– Zientziazko informazioa interpretatu eta adierazten dituzten, terminologia egokia erabiliz
– Laborategiko oinarrizko materiala modu egokian aukeratu eta erabiltzen duten analisiak egiterakoan.

Gaitasun Teknologikoa

Irakasleek ebaluatuko dituzte gaitasun teknologikoa, frogatu izanik haien ikastetxeko ikasleek:

-Tresna eta aparailu teknologikoak modu egokian erabiltzen dituzten garatzen ari den ikerketarako.
– Multimedia edo web-eko berezkoak diren elementuak sorrarazi eta aldatzen dituzten, mota bakoitzerako teknika egokiak aplikatuz eta erabili izaniko iturrien jabetza intelektuala errespetatuz.
– Aktiboki parte hartzen duten, lankidetzarako aplikazioak erabiliz, ekoizpen kolektiboak sortzea ahalbidetzen duten begirune eta lankidetzako jarrerak hartuz.

Gaitasun Ingeneritzakoa

Irakasleek ebaluatuko dituzte gaitasun ingenieritzakoa, frogatu izanik haien ikastetxeko ikasleek:

– Proiektua egitea programatu eta tenporizatzen duten, markatu diren helburuak lortzeko xedez, kudeaketa integratu batez epe ezarriak betez.
– Prozesu osoan aurreikusi diren prozedurak eta protokoloak egiten dituzten, kalitatezko betekizunak betetzen dituzten emaitzak ziurtatzeko xedez.
– Prozesu osoan zehar, berrikuntza halabeharrez ahalbidetzen duten hobekuntza iraunkorreko aldeak inplementatzen dituzten.

Gaitasun Artekoa

Irakasleek ebaluatuko dituzte gaitasun artekoa, frogatu izanik haien ikastetxeko ikasleek:

– Modu gogoetatsu eta kritikoan sumatzen dituzten ondare historiko, artistiko eta kulturala integratzen duten elementuak, herri eta kulturen nortasunaren oinarri modura. Eta, esandakoa, elkartruke, kulturen arteko elkarrizketa eta esperientzia partekatuzko egoeretan.
– Irudiak eta soinua ekoizteko bitartekoak erabiltzen dituzten, betekizun ezarriak betetzen dituzten ikus-entzunezko dokumentuak sortzeko.
– Ahoz eta idatziz fluidotasun, autonomia, sorgarritasun eta eraginkortasunez komunikatzen duten.

Gaitasun Matematikakoa

Irakasleek ebaluatuko dituzte gaitasun matematikakoa, frogatu izanik haien ikastetxeko ikasleek:

– Ikerkataren eremutik datozen informazio, argumentazio eta emaitzak interpretatzen eta komunikatzen dituzten, hizkera matematiko egokia erabiliz.
– Arrazoibiderako modu ezberdinak erabiltzen dituzten, bai lorturiko norberaren ondorioak eta jarraitu den prozesua justifikatzeko, bai, modu kritikoan, besteek aurkeztu dituzten emaitzak aztertzeko.
– Matematikazko lengoaia eta adierazpidearen berezko lanabesak (zenbakiak, algebrazko adierazpenak, grafikoak, funtzioak, figurak, sinbolo gehien erabiliak e.a.) modu autonomo eta sortzailean erabiltzen dituzten, termino, idazkera eta adierazpenak ulertuz eta erabiliz, norberaren pentsamendua modu argi eta koherentean azaltzeko.

Power Point

Ikasleek Power Point bat diseina dezakete azken txostenaren aurkezpenean erabiltzeko.

Bideoa

Talde bakoitzak 5 minutuko bideo bat egin ahal izango du, erabilitako prozedurak deskribatzen dituena.